2007/05/25

Demokrazia Elizan: behetik gora


Aparecida (Brasil) santutegian ari dira egunotan Latinoamerikako buruak, hango Elizaren etorkizunaz hitz eta pitz. Inguruan dabiltzan batzuek informazio benetan interesgarriak idatzi dituzte, hemen. Haietako batean atentzioa sendo eman zidan zerbait agertzen zen: tokian tokiko elizei autonomia eta erabakitzeko eskubidea itzultzeko eskabidea, hain zuzen.

Kasualitatez (kasualitaterik ez dagoen arren), egun horretan bertan, Demokratizazioa eta Giza Eskubideak Elizan izeneko tailerrean (Kristau Sareak antolatuta) ondorio berberera iritsiak ginen, Lurreko beste muturrean izanda ere: Elizan, buruek ez lukete erabakirik hartu beharko lehenago oinarriak erabaki ez badu. Beraz, erabakiak hartzeko guztiz alderantzizko metodoa proposatzen zen, elizbarrutietan demokrazia ezarriz eta hortik gora joanez, ditxosozko beirazko teilatua hautsiz.

Elizaren agintariak, baina, beldur dira eta ez dira fio. Gotzain Jaunak, jendeaz fidatu behar da, ez baikaude zoratuta. Eta Espirituaren laguntza daukagu, ala ez?

iruzkinik ez: