2008/01/07

Pagolaren "Jesús": Hori liburu ederra! - "Jesús" by Pagola: what a wonderful book!




Joxe Antonio Pagolaren "Jesús - Aproximación histórica" liburua ia amaituta, azken aldiotan irakurri dudan gauzarik ederrena izan da. Nola ez, laster atera dira haren kontrako ahotsak. Betikoak, besteak beste. Tarazonako gotzainak gutun pastorala eta guzti kaleratu du, "arriskutsua" izan daitekeela argudiatuta (hemen). Nik, hori irakurrita, mezu hau bidali diot Joxe Antoniori.

Kaixo, Joxe Antonio. Elkar ezagutzen diagu, baina hi ez haiz nirekin gogoratuko, segurutik. Arrasateko San Viatorren ibili ninduan 16 urtez, San Viatorreko erlijiosoa naizenez, eta orduan ezagutu hindudan, hainbat aldiz gure Ikastolara hitzaldiak ematera etorri hintzen-eta.

Irakurri diat hire liburua (azken eranskinak baino ez zaizkidak falta) eta esan behar diat ikaragarri lagundu didala hilabeteko Gogo-Jardunen esperientzia berritzen. Nik ez diat irakurri teologo batek irakurriko lukeen bezala (Tarazonako webgunekoak, esaterako -horiek ere irakurri dizkiat), baina fededun baten begiradarekin. Eta hik heuk adierazten duan esperientzia hori, alegia, kapitulu bakoitzean Jesusi galdetzen hiola ea zer esaten zuen berak, nik neuk ere izan diat irakurtzean. Izan ere, ez diat jakin askotan otoitzean ari nintzen ala liburu ezin erakargarriago bat irakurtzen. Erabat hunkituta gertatu nauk irakurketagatik eta gogoratze hutsak negarrak eragiten zizkidak.

Esan behar diat, erabat zintzoa izateko, ez naizela ni izan, prezisamente, Jose Mari Setienekin ibili hintzen garai haren zaleetako bat. Ez, behintzat, zuen jardun pastoralaren (eta eliztarraren) aldekoa. Beti harritu izan naik hi ezagututa hainbeste kontu okerren aurrean ahotsa altxatu ez izanak (neure ikuspuntu partikularretik begiratuta, jakina). Baina ez diat honekin epairik bota nahi, ez bainaiz ni inor hi edo beste edonor epaitzeko. Hanka sartzen lehena izaten nauk, gainera; beraz, ezin inori ezer leporatu. Baina hik heuk esaten duk Vida Nuevan (uste diat) orain baduala ausardia garai batean esaten ausartuko ez hintzatekeenak esateko. Berdin sentitzen nauk; horrexegatik esan izan diat aurrekoa.

Bukatzeko ESKERRIK ASKO handi bat. Eclesalian argitaratzen duana zintzo-zintzo irakurtzen diat astero eta harengatik eskertuta egonik, liburuaren kontra agertutakoek aukera ematen zidatek neure elkartasuna adierazteko. Eutsi goiari eta nahi duan arte.

I have just finished my reading of the book "Jesús-Aproximación historica" by J.A. Pagola (Jesus: an historical approach). It happens to be a wonderful book which has renewed in me my deepest experience ever, i.e. the Spiritual Exercises of St. Ignatius that I had in August 1993 (the whole month).

This book has been recently attacked by some bishop and theologians, all of them very concerned about losing the grip over Christians' minds. They deem it potentially "dangerous". You can read them here (in Spanish). The Jesus portrayed in Pagola's book, though, is so liberating, so very close to our humanity, no wonder some people can't stand him. That very same thing happened two thousand years ago...

Just in order to show him my solidarity I wrote the letter you have above (In Basque, sorry).


iruzkinik ez: